Karnabalak 2022

Xabier Munibe Ikastolako ikasleek kalejira egingo dute ostiralean

Anartz Izagirre 2022ko ots. 21a, 17:30

Ikastolatik Balda plazara joango dira, eta handik Plazaberri gurutzatu eta eliz atarira, ondoren, ikastolara itzultzeko. 16:00etan hasiko da kalejira. Floreaga Ikastetxeko ikasleek, bestalde, eskolan bertan ospatuko dute festa.

Xabier Munibe Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek kalejira egingo dute ostiralean, hilak 25, kalean zehar. 16:00etan aterako dira mozorrotuta ikastolatik, eta Estrada kaletik behera Balda plazara joango dira aurrena; horren ostean, Plazaberri gurutzatuko dute ikasleek, eta eliz ataritik pasatu ostean, Aizkibel kaletik gora ikastolara itzuliko dira berriro. Bestalde, Floreaga Ikastetxeak jakinarazi duenez, hango ikasleek eskolan bertan ospatuko dute mozorro festa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide