Sergio Mandiola Diez saskibaloi jokalaria fitxatu du Juaristi ISB taldeak. Denboraldia amaitu arte ariko da talde horretan pibota. Klubak jakinarazi duenez, "barruko jokoa indartzeko" egin dute fitxaketa. Bi metro eta hamabi zentimetroko altuera du gizonak.
ISBk duela gutxi jakinarazi zuen Abdou Thiam pibotak ez zuela gehiago jokatuko Juaristi ISB taldearekin 2021-22 denboraldian. Eskuin eskuan arazoak ditu pibot senegaldarrak, eta hori konpontzeko, ebakuntza gelatik igaro beharko du. Haren lekua betetzeko ekarri dute taldera Mandiola.