Kantu Kolore taldearen emanaldirako sarrerak sarean ere eskuratu daitezke

Andoni Elduaien

Kantu Kolore taldearen emanaldi bateko irudia. (Kantu Kolore)

Abarketatxo ludotekaren ekimenez antolatu du udalak Kantu Kolore taldearen emanaldia. CDKL5 sindromeari ikusgarritasuna ematea da asmoa. Interneteko Entradium atarian lortu daitezke emanaldirako sarrerak. 

Abarketatxo ludotekaren ekimenez, Kantu Kolore taldeak Peru krokodiloa ikuskizuna taularatuko du datorren larunbatean, Baztartxo antzokian. Hara bertaratzen direnek musika taldearen abestiez gozatzeko parada izango dute.

Hortik haratago, emanaldi solidarioa ere izango da udalak inauterietako egitarauaren barruan txertatu duena. Izan ere, saioaren bidez lortutako dirua CDKL5 elkarteari emango diote. Sarrerak Elkarguneko Gazte Zerbitzu Bulegoan –17:00etatik 19:00etara– egon dira gaur arte eskuragai, baina gaurtik aurrera Entradium atarian ere erosi ahalko dira, 3 euroren truke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide