'Zoriontsu izateko sortu gara' ipuinak kontatu ditu Miruk liburutegian

Andoni Elduaien

Miru ipuin kontalaria, liburutegian.

Ipuin kontalaria 'Zoriontsu izateko sortu gara' ipuinak aurkeztu zituen atzo arratsaldean Aizkibel liburutegian.

Aizkibel udal liburutegiak antolatuta, Zoriontsu izateko sortu gara izeneko ipuinak kontatu zituen Miru ipuin kontalariak atzo, ostirala, liburutegian. 30 haur inguru elkartu ziren Miruren kontuak entzuteko; izan ere, zoriontasunera heltzeko gakoak azaldu zizkien hark haurrei.

HH5 eta LH3 arteko umeek adi-adi jarraitu zuten ipuin kontalariaren solasaldia, eta Miruk egindako zenbait galderari ere erantzun behar izan zieten.

Ipuin kontalaria, haurrekin solasean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide