Korrika Batzordeak bilera egingo du datorren asteartean

Ane Olaizola 2022ko ots. 18a, 11:34

Hainbat lagun elkartu ziren hilaren 8an, Korrika Batzordearen aurreneko bileran. (A. Arrizabalaga)

Elkarguneko Oteiza aretoan bilduko dira, eta besteak beste, kilometroak banatzeko irizpideak adostuko dituzte hara bertaratzen direnek.

Korrika Batzordeak bigarren bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 22an, Korrikaren 22. edizioa antolatzen jarraitzeko. Oraingo honetan, kilometroak banatzeko irizpideak adostuko dituzte, eta beste hainbat gai ere jorratuko dituzte. AEK-ko kideek 19:30ean jarri dute hitzordua, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Martxoaren 31n hasiko da 22. Korrikaren Amurrion (Araba), eta apirilaren 8an, ostiralez, igaroko da Azkoititik, 14:00ak aldean. Euskararen aldeko egitasmoak herrian egingo duen ibilbideko kilometroak salgai dira, eta horretarako interesa duten erakundeek, enpresek nahiz herritarrek Azkoitiko AEKrekin jarri beharko dute harremanetan: azkoitia@aek.eus helbide elektronikora mezua idatzita edo 943-15 10 89 telefono zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide