Zein da 'erreportzaketan' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

San Jose atarian erreportzaketan. (Artxiboa)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'txongue' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'erreportzaketan' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Abarketa josterakoan Azkoitian erabiltzen den terminoa da erreportzaketan. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Amak bitterte hortan errefortzaketan einber izete zun".
  • Euskara batuan: "Amak bitarte horretan abarketak josten aritu behar izaten zuen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide