2022ko martxoaren 8a

Martxoaren 8ari lotutako asanbladak eta elkarretaratzeak deitu ditu Urola Erdiko Itaiak

Andoni Elduaien 2022ko ots. 15a, 09:00

Martxoaren 8aren bueltan plazan egindako elkarretaratzeko irudi bat.

Asteburuan hasiko ditu ekintzak Urola Erdiko Itaiak. Ostiralean, asanblada egingo dute Zestoan, eta igandean, pankarta elkarretaratzea egingo dute Azpeitian. Azkoitirako ere deitu dituzte ekintzak. Otsailaren 26an asanblada egingo dute, eta Martxoaren 8an bertan elkarretaratzea.

Martxoaren 8a edo Emakume Langileen Nazioarteko Eguna antolatzeko, Urola Erdiko Itaiak asanbladak eta mobilizazioak deitu ditu. Aste honetan bertan egingo ditu lehen ekintzak. Hala eta guztiz ere, otsailaren 26an egingo dute Azkoitiko lehen ekintza; egun horretan, 11:00etan asanblada irekia egingo du taldeak Elkargunean.

Lehen asanblada irekia, ordea, ostiralean egingo du Urola Erdiko Itaiak; Zestoako Alondero aretoan izango da, 17:00etan hasita. Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki izenburupean egingo duten bilkura. Igandean, berriz, pankarta elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko Gaztetxean, 17:00etan.

Martxoaren 8an bertan ere mobilizazioak deitu Urola Erdiko Itaiak. Azkoitiko plazan, Zestoako plazan bezala, 18:30ean egingo dute elkarretaratzea. Ekitaldi nagusia, ordea, Azpeitian egingo dute; han 19:30ean egingo dute mobilizazioa, plazatik abiatuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide