Maiatzean ospatuko dute Holz Und Blech musika jaialdia

Andoni Elduaien 2022ko ots. 11a, 08:18

2020. urtean ospatu zuten azkenekoz jaialdia.

Hasiera batean urtarrilean egitekoa ziren musika jaialdia maiatzaren 6an eta 7an egitea erabaki dute. Antolatzaileek laster jakinaraziko dute egun horietarako prestatu duten egitaraua.

Maiatzaren 6an eta 7an egingo dute VI. Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia. Zuhaitz Urain Zizu zena musika elektronikoaren sustatzaile handienetakoa izan zen Azkoitian, eta haren omenez antolatu ohi dute urtero jaialdia. Hasiera batean, urtarrilaren 15ean ziren egitekoa festa, baina orduko osasun egoera tarteko, bertan behera uztea erabaki zuten.

Hala eta guztiz ere, jaialdiarekin aurrera egitea erabaki dute orain, eta maiatzeko egun horietan ospatuko dute. Antolatzaileek gaur-gaurkoz ez dute jaialdiari buruzko informazio gehiago eman, baina urtero moduan, inguruotako hainbat musikarik parte hartuko dute jaialdian. Jaialdia antolatzeko, Gabonetan errifa egin zuten, baita jaialdiaren seigarren edizioko kamisetak eta poltsak saldu ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide