Miruk 'Zoriontsu izateko sortu gara' ipuinak kontatuko ditu hilaren 18an, liburutegian

Andoni Elduaien 2022ko ots. 10a, 08:52

Miru ipuin kontalaria. (Miru)

Haurren autoestimua indartzen laguntzen duten ipuinak kontatuko ditu Miru ipuin kontalariak. Saioan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez liburutegian.

Hilaren 18an, ostirala, ipuin kontaketa saioa egingo dute Aizkibel liburutegian, 17:30ean. Miru ipuin kontalaria izango da protagonista, eta hark Zoriontsu izateko sortu gara izeneko ipuinak kontatuko dizkie herriko gaztetxoenei. Hasiera batean, abenduaren 2rako aurreikusi zuten Miruren ipuin kontaketa, baina orduko egoerak baldintzatuta, bertan behera utzi behar izan zuten.

HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetan dauden haurrei zuzendutako saioa izango da, eta ohi bezala, aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da saioan parte hartzeko; izan ere, plazak mugatuak direla jakinarazi dute liburutegiko arduradunek. Horretarako, liburutegira joan beharko da, edota, bestela, 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide