Eman daiteke izena xakeko XII. Anaitasuna Kopan

Maialen Etxaniz

Hamasei parte hartzailek izango dute lehiarako lekua aurten. Iaz, Markel Vesgak irabazi zuen txapelketa. 

Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko Anaitasuna-Kakute xake taldeak antolatu ohi duen Anaitasuna Kopan. Aurtengoa hamabigarren edizioa da, eta hamasei lagunek parte hartu ahalko dute bertan. Hamar minutuko partidak jokatuko dutuzte, eta bost segundu gehiago jokaldiko. 

Iaz, Markel Vesgak irabazi zuen xakeko XI. Anaitasuna Kopa. Lehen kanporaketak Internetez jokatu zituzten parte-hartzaileek, pandemia tarteko. Aurten, aldiz, aurrez aurrekoak izango dira partida guztiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide