Zabaldu dute KZguneko martxoko ikastaroetan izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2022ko ots. 6a, 10:00

Martxoan eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du Azkoitiko KZguneak. Dagoeneko eman daiteke izena aurrez aurreko, urruneko nahiz bideokonferentzia bidezko ikastaroetan. 

Azkoitiko KZguneak otsaileko programazioaren berri eman du. Hau da, martxoan eskainiko dituzten ikastaroen zerrenda jakinarazi du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko epea.

Honako hauek dira martxoan Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 14tik 25era, 18:00etatik 20:00etara.

Editatu bideoak zure Smartphonearekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 1ean eta 2an, 18:00etatik 20:00etara.

LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 3an eta 4an, 18:00etatik 20:00etara.

LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 3an eta 4an, 18:00etatik 20:00etara.

Google Aplikazioak zure Smartphonean 

  • Aurrez aurrekoa.
  • 18 ordu.
  • Martxoaren 1etik 11ra,  16:00etatik 18:00etara. 

Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago

  • Bideokonferentzia.
  • 4 ordu.
  • Martxoaren 14an eta 15ean, 11:00etatik 13:00etara.

Wordpress. Zure webgunea sortu

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 14tik 30era. 

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 28tan eta 29an, 16:00etatik 18:00etara. 

Erosketa eta ordainketa segurua Interneten

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 30ean eta 31n, 16:00etatik 18:00etara. 

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide