Kopla kantuan ospatu dute herriko ikastetxeek Santa Ageda bezpera

Andoni Elduaien 2022ko ots. 4a, 16:44

Santa Ageda bezpera ospatuz, kopla kantuan aritu dira herriko ikastetxeetako gazteak. Floreaga Ikastetxeko DBH4ko ikasleak kalera atera dira, eta kalerik kale aritu dira koplatan. Berdura plaza, tabernak, kafetegiak, harategiak eta arraindegiak bisitatu dituzte ikasleek, baita erretorearen etxea eta udaletxea ere. Felix Azurmendi herriko erretoreak eta Javier Zubizarreta alkateak hartu dituzte ikasleak.

Azkoitia BHI ikastetxean ere ospatu dute Santa Ageda bezpera. Aurten ez dira kalera atera, eta eskola barruan aritu dira koplatan. Batxilergoko eraikinera joan dira lehenik DBH2ko ikasleak, eta DBHko eraikinean aritu dira gero. Azken egunetan ikasitako koplak abestu dituzte trikitilariek lagunduta. Xabier Munibe Ikastolan ere eskolan barruan aritu dira LHko zenbait ikasle.

(Argazkiak: Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola eta Azkoitia BHI)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide