Marea Urdina elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen zapatuan, Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hainbat lagun elkartu ziren bertan, eta besteak beste, 2021ean egindako ekintzen errepasoa egin zuten, eta elkarteko kideek aurtengo osatu duten balantze ekonomikoa ere aurkeztu zuten. Gainera, Marea Urdinak datozen urteetarako dituen erronkak ere izan zituzten hizpide.