Azkoitiko Udalak Altamirako baratze ekologikoen zozketan sartzeko onespena jaso duten herritarren behin behineko zerrenda argitaratu du. Zozketan sartzeko onartuen zerrenda ez da behin betikoa; izan ere, otsailaren 8ra bitartean, erreklamazioa aurkezteko epea zabalduko du udalak, eta ondoren behin betiko zerrenda osatuko da zozketa egin ahal izateko.
40 metro karratuko 69 baratze daude egun Altamiran. Zozketan lursaila egokitzen zaien herritarrek Altamirako baratzeak kudeatzeko eta lurrak aprobetxatzeko lizentzia izango dute. Urtebeteko epea izango dute horretarako, eta gehienez, lau urtera arte luzatu ahal izango dute baimena.
Baratzearen erabiltzaile bakoitzak 50 euroko fidantza ordaindu beharko du, eta hura kudeatzeko epea amaitzen zaionean jasoko du kopuru hori. Horrez gain, urteko tasa bat ordaindu beharko du onuradunak, eta udalak azaldu duenez, indarrean dagoen Ordenantza Fiskalean arabera honako zenbateko hau ordaindu beharko du: 62,28 euro.
Honako hau da zozketan sartzeko onartuen behin behineko zerrenda.