Jarri dituzte saltzen Eñaut Elorrieta abeslariak Azkoitian eman behar duen kontzerturako sarrerak. Elorrietak otsailaren 12an eskainiko du kontzertua Baztartxo antzokian, 19:00etan, eta Irteera argiak azken lana aurkeztuko du azkoitiarren aurrean. Emanaldirako sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 12 euroren truke.
Abeslari gernikarrak 2013an kaleratu zuen Deserriko kantak izeneko diskoa, eta Irteera argiak diskoa bakarkako bere bigarren lana da. Pop-rockez betetako lana da Irteera argiak. Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia zein Bernando Atxagaren testuen egokitzapenak uztartuta, doinu propioak, heriotza, maitasuna eta ahultasuna ditu ardatz Elorrietak ondu duen bere bakarkako bigarren diskoak.