'West side story' eta 'Clifford: el gran perro rojo' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2022ko urt. 18a, 10:00

'West side story' filmaren irudia. (Sensacine)

Bi filmen emanaldiak igandean eta astelehenean egingo dituzte Baztartxon; izan ere, larunbatean Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira dantza ikuskizuna aurkeztuko du Kresala dantza taldeak antzokian.

Asteburuan, West side story eta Clifford: el gran perro rojo filmak eskainiko dituzte Baztartxon. Bi filmak igandean eta astelehenean emango dituzte; izan ere, larunbatean Kresala dantza taldeak Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira dantza ikuskizuna eskainiko du antzokian. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, eta emanaldirako sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 8 euroan.

Igandean, 17:00etan emango dute Clifford: el gran perro rojo haurrentzako filma. West side story filma, bestalde, igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan ikusi ahal izango da. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

West side story filma:

Clifford: el gran perro rojo filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide