Apirila bitartean hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango da Baztartxo antzokian, eta horietako batzuetarako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Interneten. Hain zuzen ere, urtarril bukaera arteko emanaldietarako eta otsaileko lehen hitzordurako sarrerak dira entradium.com atarian jarri dituztenak.
Gaurko Kopaz kopa antzelanerakoak ez ezik, gaur zortzi –urtarrilaren 22an– Kresala taldeak emango duen Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundu bira dantza ikuskizunerako, hilaren 29ko Tartalo, gaztaren sekretua haurrentzako ikuskizunerako (Logela Multimedia) eta otsailaren 5eko Lehendakari gaia antzelanerako (Txalo) txartelak eros daitezke dagoeneko. Haurren ikuskizunerako sarrerak 4 eurotan daude salgai, eta gainerako ikuskizunetarakoak, berriz, 8 eurotan.