Zein da 'aixetute ibili' Azkoitiko adieraren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'tripejana' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'aixetute ibili' adiera hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Aixetute ibili adiera erabiltzen da Azkoitian norbait harrotuta dabilela adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Azkeneko bolada hontan aixetute dabil gure seme hori; adinen kontuk izengoie".
  • Euskara batuan: "Azken bolada honetan harrotuta dabil gure semea; adinagatik izango da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide