Azkoitia Gukaren zozketak

'Go!azen 8.0' ikuskizunerako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

'Go!azen 8.0' ikuskizuneko partaideak. (Go!azen)

Larunbatean, 17:00etan eta 19:00etan eskainiko dute ikuskizuna Baztartxon. Azkoitiko Udalak emandako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Pausoka Entertainment konpainiak Go!azen 8.0 ikuskizuna aurkeztuko du datorren larunbatean, martxoak 19, Baztartxo antzokian. Bi saio eskainiko dituzte protagonistek: lehena, 17:00etan, eta bigarrena, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko du emanaldi bakoitzerako zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Ikuskizunari buruz

ETB1eko telesail arrakastatsuaren denboraldi berriaren hasiera dela eta, Basakabi udalekuko lagun talde istorioak eta abestiak aurkezten ditu ikuskizunak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide