Azkoitia Gukaren zozketak

'Tartalo gaztaren sekretua' haurren antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 24a, 09:00

Antzezlanaren irudi bat. (Logela Multimedia)

Larunbatean, 18:00etan hasiko da antzezlana Baztartxon. Azkoitiko Udalak emandako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Logela Multimedia konpainiak Tartalo gaztaren sekretua haurrentzako antzezlana aurkeztuko du datorren larunbatean, urtarrilak 29, Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Antzezlanari buruz

Tartalo mendian bizi den artzain erraldoia da, begibakarra. Gazta egilea da eta berak gordetzen du hain estimatua den gaztaren sekretua. Herrian beldurra diote, gizakiak panpin bihurtzen omen dituelako. Egun batean, Matilde artzai ausarta, gazta ardien truke lortzeaz nekatuta, gaztaren sekretua zein den jakitera abiatuko da. Gauza harrigarriak gertatzen diren koba batera iritsiko da.

Bertan Tartalo gentila bizi da. Matildek benetako Tartaloren izaera onbera ezagutuko du. Izan ere, Tartalo ez da munstro bat, Tartalo ezberdina da.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide