Herrixen merkatari elkarteak gaur, astelehena, zozkatu ditu Gabonetako zozketako hiru zenbaki irabazleak. Herriko dendetan erosketak egin dituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari banatuko ditu merkatari elkarteak.
Hiru zenbaki sarituak Maite Etxaniz Hortz Klinikan, Lopetegi Iturgintzan eta Elorza Txirringak saltokietan egokitu dira. Maite Etxaniz hortz klinikako zenbaki saritua 09.708 zenbakia da, eta ordezkoa 09.773 zenbakia. Lopetegi iturgintzako zenbaki saritua, ostera, 802 zenbakia da, eta ordezkoa 804. Elorza Txirringak dendako zenbaki saritua, berriz, 08.655 zenbakia da, eta ordezkoa 08.683.
Saritutako zenbakien jabeek 15 egun dituzte Herrixen elkartearekin harremanetan jartzeko. Behin epe hori pasatu, eta irabazlea agertzen ez bada, ordezko zenbakiaren jabeak jasoko du saria.