Atzeratu egin dute Caceres-Azkoitia Azpeitia ISB neurketa, COVID-19a tarteko

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 7a, 13:00

Azkoitia-Azpeitia ISBk Granadaren kontra jokatu zuen azken partida, Azpeitian. (Mikel Otola)

Extremadurako taldean agertutako positiboak direla-eta ezingo da jokatu biharko iragarrita zegoen neurketa. Juaristi ISBk Acunsaren kantxan jokatu beharreko derbia ere bertan behera gelditu da, arrazoi beragatik.

Iraurgi Saskibaloiaren bi talde nagusiek asteburu honetan jokatu behar zituzten 2022ko lehen neurketak, baina bi partidak bertan behera gelditu dira azkenean, COVID-19a tarteko.

Duela hiru egun iragarri zuten Gipuzkoa Acunsa Basketek eta Juaristi ISBk bihar Donostian jokatu beharreko Urrezko LEB ligako derbia bertan behera gelditu zela, Donostiako taldeko hainbat jokalarik positibo eman ondoren. Azkoitia-Azpeitia ISB taldea ere bihar etxetik kanpo zen jokatzekoa, Caceresen (Extremadura, Espainia). Baina gaur jakinarazi du Iraurgik sare sozialetan LF Challenge ligako partida hori ere atzeratu egingo dutela, Extremadurako taldean agertu diren positiboak direla eta. ç

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide