Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Ihintza Elustondo

Artxiboko irudi bat.

11:20 aldean lur jausia gertatu da GI-631 errepidean, Azkoitia eta Aizpurutxo artean, eta itxita egon da errepidea. Segurtasun Sailaren arabera, duela minutu batzuk ireki dute berriro.

Azkoitia eta Aizpurutxo artean, GI-631 errepidean, lur jausia gertatu da, 11:20 aldera. Erori den lur zatiak errei bat osorik hartu du eta beste erreiaren zati bat ere bai. Hori dela eta, orain gutxi arte itxita egon da errepidea. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, ordea, dagoeneko ireki dute berriro errepidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide