Odol ateraldia egingo dute bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien

16:30etik 19:30era eman ahalko da odola Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan.

Bihar, asteazkena, egingo dute Azkoitian urtarrileko lehen odol ateraldi arrunta. Arratsaldez egingo dituzte, 16:30etik 19:30era bitartean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Aurrerantzean odola eman nahi dutenek edota informazio gehiago nahi dutenek, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Urtarrileko bigarren odol ateraldia hilaren 24an izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide