Euskal presoen aldeko elkarretaratzea deitu du Sarek larunbaterako

Aritz Mutiozabal

Abenduaren 31n plazan egin zuten elkarretaratzeko irudia.

Sarek herrietara eramango ditu Bilbon egitekoa zuen urteroko mobilizazioa. Azkoitian, herriko plazan egingo dute presoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea, 17:00etan.

Abenduaren 30ean iragarri zuen Sarek urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zuen urteroko manifestazio jendetsua bertan behera uztea. Bigarren urtea da mobilizaziorik egingo ez dena, COVID-19ak eragindako egoerak hala baldintzatuta. Zentzu horretan, "sakon hausnartu ondoren" hartutako erabakia izan dela jakitera eman dute antolatzaileek.

Horren partez, aldarriari eustea "garrantzitsua" iritzi diote, eta herrietara eramango dituela euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak. Azkoitian, herriko plazan egingo dute elkarretaratzea larunbatean. 17:00etan elkartuko dira Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean lelopean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide