Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak bertan behera utzi du biharko manifestazioa

Anartz Izagirre 2021ko abe. 29a, 12:05

Kontseilu Sozialistak antolatutako manifestazio bateko irudia.

"Egoerak baldintzaturik" hartu du erabakia Kontseilu Sozialistak. Horrez gain, "biolentzia kapitalistaren aurpegi ezberdinak salatzearen eta horiei aurre egiteko beharrezkoa den antolakuntza propio eta independentea gorpuztearen garrantzia" azpimarratu dute, eta urtarrilaren 29an GKSk deituta Bilbon eta Iruñean egingo diren manifestazioetara joateko deia luzatu die herritarrei.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak biharko, abenduak 30, Azpeitian deituta zuen manifestazioa bertan behera uzteko erabakia hartu du, "egoerak baldintzaturik". Hala ere, eguneroko jardunekin eta ekimenekin "lanean" jarraituko dutela adierazi dute: "Honela, biolentzia kapitalistaren aurpegi ezberdinak salatu eta aurre egiteko beharrezkoa den antolakuntza propio eta independentea gorpuztea, ekidin ezinezko eguneroko lana denaren kontzientzia zabaltzea eta horretara batzeko deia luzatzen dizuegu".

Era berean, "burgesiaren ofentsiba ekonomikoaren eta politikoaren aurka nahiz burgesiaren diktaduraren aurka" Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean deitu dituen manifestazioei "babes osoa" adierazi diete, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu diete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide