Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenez, Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia egin ohi dute urtero Azkoitian, haren gertukoek antolatuta. Aurtengoan, urtarrilaren 15ean ziren egitekoak jai hori, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, COVID-19ak eragindako egungo osasun egoera tarteko, bertan behera uztea erabaki dute. "Egoerak onera egin eta baldintzek ahalbidetzen duten heinean, ekintza gauzatzea aurreikusten dugu. Eskerrik asko ekitaldia posible egin duzuen guztioi, eta barkatu eragozpenak. Indar gehiagorekin itzuliko gara. Egurre ta txapa!", azaldu dute.