Marea Urdina elkarteak behar bereziak dituzten haurrentzako txartelak atera ditu, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen babesarekin. Txartel horiek Gabon parkean, festetan nahiz barraketan erabiltzeko dira, eta txartelaren jabeak lehentasuna izango du ilaretan. "Inklusioaren bidean, detaile txikienak ere beharrezkoak eta garrantzitsuak" direla nabarmendu dute egitasmoaren sustatzaileek.