Asteburuetan, jaiegunetan eta oporraldietan zabalik egongo dira Azkoitia BHI eta Floreaga ikastetxeetako atariak

Andoni Elduaien 2021ko abe. 21a, 11:02

Azkoitia BHI eskolako ataria.

Abenduaren 24tik aurrera, zabalik egongo dira bi ikastetxeetako atariak. 10:00etatik 21:00etara arte egongo dira irekita.

Azkoitia BHI eta Floreaga ikastetxeetako atariek erabilera publikoa izango dute asteburuetan, jaiegunetan eta oporraldietan. "Beharra ikusita" eta gazteei beren aisialdian erabiltzeko "espazio irekiak ahalbidetzeko asmoz" hartu du erabakia udalak ikastetxeekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin batera.

Bi ikastetxeetako atariak 10:00etan irekiko dituzte, eta zabalik egongo dira 21:00etara arte. Udalak adierazi duenez, erabilera publikoa ematen zaien egunetan udala arduratuko da patioak irekitzeaz eta ixteaz, baita garbiketaz ere. Hala eta guztiz ere, ikastetxeek patioa erabili beharko balute, lehentasuna izango dutela jakinarazi du. Patioak abenduaren 24tik aurrera zabalduko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide