Urola Platerean sukaldaritza saioaren lehen atala, osorik ikusgai

Erlo Telebista 2021ko abe. 20a, 20:29

Saioaren lehen atalean Sakona Etxalde Ekologikoko Aiora Etxeberria, Errezilgo Basabe baserriko Jose Antonio Labaka eta Urraki baserriko Xabier Uzkudun ekoizleek, Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak eta Aitziber Aizpuru dietistak parte hartu dute. Ekoizleek produktuak non eta nola ekoizten dituzten azaldu dute, eta Izagirrek produktu horiek erabiliz errezeta bat egin du.

Urola Kosta eskualdeko produktuei balioa emateko saio berezia estreinatu du Erlo Telebistak. Urola platerean izeneko saio pilotua Urkome elkartearekin, Iraurgi Berritzen agentziarekin eta Elikagunearekin elkarlanean egin da, eta Urola Gustagarri ekimenak babesten du.

Sakona Etxalde Ekologikoko Aiora Etxeberria, Basabe baserriko Jose Antonio Labaka eta Urraki baserriko Xabier Uzkudun ekoizleek, Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak eta Aitziber Aizpuru dietistak parte hartu dute lehen saioan. Ekoizleek produktuak non eta nola ekoizten dituzten azaldu dute, Izagirrek produktu horiekin errezeta bat egin du eta Aizpuruk kontsumo jasangarria eta elikadura burujabetza sustatzeko gomendioak proposatu ditu lehen atalean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide