Zein da 'ondrau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'oraine' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'ondrau' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Ondrau hitza erabiltzen da Azkoitian, asko, ugari edo franko adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Botilie ondrau bete ezkeo, irikitzeakun pixket eroitzea".
  • Euskara batuan: "Boteila asko betez gero, erori egiten da irekitzerakoan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide