Zein da 'oraine' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'lamarie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'oraine' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Oraine hitza erabiltzen da Azkoitian, aurpegiko orbana adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Teresak orain asko dauzke arpeixen".
  • Euskara batuan: "Teresak orban asko ditu aurpegian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide