Magia, umorea eta trebetasuna uztartzen dituen Magiclown ikuskizunerako sarrera guztiak agortu dira. Horrela jakinarazi du Azkoitiko Gazteria sailak. Urtarrilaren 3an, astelehena, eskainiko dute ikuskizuna Elkargunean, 17:00etan hasita. Gazteria sailak Gabonetarako antolatu dituen ekintzen barruan eskainiko dute Magiclown. Sarrera doakoa da, baina dagoeneko guztiak agortu dira.
Urtarrilaren 4an, bestalde, Organik antzezlana eskainiko dute Elkargunean, eta egun horretarako ere "oso sarrera gutxi" gelditzen direla jakinarazi du Gazteria sailak. Emanaldi horretarako sarrerak ere doakoak dira.