2021eko Kirolari Onenaren saria, bideoan

Ane Olaizola

Manex Ansorregi saskibaloi jokalariak jaso zuen Kirolari Onenaren saria, eta sari banaketaren ekitaldiko irudiekin osatu du bideoa Erlo Telebistak.

Urteko Kirolari Onenaren saria banatu zuen Azkoitiko Udalak joan zen ostiralean, eta Manex Ansorregi saskibaloi jokalariak eskuratu zuen aurtengo sari nagusia. Hamabost kirol diziplinatan lehiatzen dabiltzan eta sariketarako izendatuta zeuden herriko kirolariak izan ziren sari banaketan, eta ekitaldiaren irudiekin honako bideo hau osatu du Erlo Telebistak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide