Urteko azken partida esku hutsik amaitu dute Anaitasunako mutilek

Ane Olaizola 2021ko abe. 18a, 16:31

(Anaitasuna FT)

Ondarroako Zaldupe futbol zelaian jokatu du gizonezkoen lehen taldeak Espainiako Hirugarren Mailako urteko azken partida, eta Aurrera taldea aurretik joan da aurreneko zatitik. Emakumezkoek, berriz, atseden hartu dute asteburuan.

2021eko azken partida jokatu du gaur, larunbata, Anaitasunako gizonezkoen lehen taldeak Ondarroako (Bizkaia) Aurrera taldearen aurka. Ondarroako Zaldupe futbol zelaian jokatu dute Espainiako Hirugarren Mailako 19. jardunaldiko partida, eta gorrixek punturik eskuratu gabe itzuli dira etxera. Oro har, partida traketsa jokatu du Anaitasunak, eta ez du asmatu maila ematen. Norgehiagoka hasi eta 14. minutura, gola sartu du Aurrera taldeak, eta Anaitasunak ez du berdintzerik lortu. Beraz, 1-0 amaitu da norgehiagoka.

Anaitasunako emakumezkoen talde nagusiak, bestalde, atseden hartu du asteburu honetan, eta ez du partidarik jokatuko. Hain zuzen ere, bi taldeek Gabonen ondoren jokatuko dituzte ligako hurrengo norgehiagokak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide