Azken asteetan herriko plazan jostailuak biltzen egon eta gero, Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek eta irakasleek banaketa eguna izan dute gaur, larunbata. Izan ere, bildutako jostailuak eman dizkiete babesgabetasun egoeran edo egoera zaurgarrian dauden umeei Elkargunean, eta hara joan direnek askotariko opariak jaso dituzte ilusioz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, jostailu "ugari" jaso dituzte kanpaina abiatu zutenetik, eta guztira, 130 ume ingururi banatuko dizkiete gaur jostailuak; soberan geratzen diren opariekin, berriz, Azpeitira eta Zestoara eramateko asmoa dutela azaldu dute.