Espainiako autonomia erkidegoetako selekzioen arteko txapelketak prestatzen hasiko dira datorren astean 15 eta 17 urtez azpikoen Euskadiko selekzioak. Euskadiko Futbol Federakundeak atzo eman zuen bi taldeetako deialdien berri, eta Anaitasunako Jone Sudupe da Amets Aguayo hautatzaileak 15 urtez azpikoen selekziorako deitu duen jokalarietako bat.
Datorren asteartean, abenduaren 21ean, egingo dute lehen entrenamendu saioa bi selekzioek Laudioko (Araba) Ellakuri futbol zelaian.