Juaristi ISB eta Valladolid taldeen arteko partida, atzeratuta

Julene Frantzesena 2021ko abe. 17a, 15:13

Valladolideko hiru jokalarik positibo eman dute COVID-19a atzemateko probetan, eta horregatik utzi dute bertan behera gaur Azkoitian jokatzekoak ziren norgehiagoka. Espainiako Saskibaloi Federazioak jarriko du partida hori jokatzeko data berria.

Juaristi ISB eta Valladolid gaur arratsaldean Azkoitian jokatzekoak ziren Urrezko LEB ligako neurketa bertan behera gelditu da. Izan ere, Valladolideko hiru jokalarik positibo eman dute COVID-19a atzemateko probetan.

Gaurko partida, beraz, atzeratu egingo dute, eta Espainiako Saskibaloi Federazioak erabakiko du data berria. Iraurgi Saskibaloi Taldeak barkamena eskatu die herritarrei, sortu ahal izan dituzten eragozpenengatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide