Zein da 'lamarie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko abe. 17a, 08:25

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, ameto eman' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'lamarie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Lamarie hitza erabiltzen da Azkoitian, jende asko dagoen lekuan sortzen berotasuna adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kriston lamarie dao beheko suen onduen, eztao arnasie hartzeik".
  • Euskara batuan: "Sekulako beroa dago beheko suaren ondoan, ez dago arnasa hartzerik ere".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide