Eguraldia lagun, 'Paxira' egitasmoko ibilaldi osasungarria egin dute

Andoni Elduaien

Ibilbidean parte hartu duten kideak. (Argazkiak: udala)

Egitasmoaren bigarren saioa izan da gaurkoa. Hurrengoa urtarrilaren azken egunean egingo dute, eta interesa duten adineko herritarrek Aizkibel liburutegira azaldu beharko dute 10:00etan.

Eguzkipearen epelean hainbat lagun elkartu da gaur, osteguna, 'Paxira' egitasmoaren bigarren saioa egiteko. 10:00etan abiatu dira Aizkibel liburutegiaren paretik, eta Izarraitz Lanbide Heziketako begiraleek lagunduta, herrigunean zehar egin dute ibilaldi osasungarria. Joan zen azaroan egin zuten 'Paxira' egitasmoko lehen saioa. Hurrengo saioa urtarrilaren 13an, osteguna, egingo dute, eta orduan ere Aizkibel liburutegi parean elkartuko dira.

'Paxira' egitasmoan Azkoitiko Udalak —Kirol Orientazio Zerbitzuaren bidez—, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak, Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, Azkoitia Lagunkoiak, Caritasek eta Gurutze Gorriak parte hartzen dute, eta ekimenak adineko herritarrei zuzendutako ibilbide osasungarriak ditu oinarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide