Kalean bildutako jostailuen banaketa egingo dute larunbatean, Elkargunean

Andoni Elduaien

Iaz egin zuten jostailu banaketako argazkia.

Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek banatuko dituzte herriko plazan bildutako jostailuak.

Kalean bildutako jostailuen banaketa egingo dute etzi, larunbata, Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek. Babesgabetasun egoeran edo egoera zaurgarrian dauden umeei eta gaztetxoei banatuko dizkiete jostailuak Elkargunean. Abenduan zehar herriko plazan bildu zituzten herritarrek emandako jostailuak.

Haurren Eskubideen Nazioarteko egunaren bueltan antolatu zuten Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek kanpaina. Egoera onean eta osorik dauden jostailuak jaso dituzte, horiei berrerabilpena emateko. Larunbatean, 10:30etik aurrera jaso ahal izango dira jostailuak Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide