Jenny Calero dantzari azkoitiarraren Born to dance dantza eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute igandean, abenduak 19, Baztartxo antzokian. 12:00etan hasiko da ikuskizuna, eta ikasleek era askotako dantzak aurkeztuko dituzte agertokian.
6 urtetik 60 urtera bitarteko ikasleak aritzen dira eskolan, eta partaide guztiek azken ikasturteetan ikasitako dantzak eskainiko dituzte igandean, Baztartxon. Besteak beste, kirol dantza latindarrak, performance dantzak eta funky dantzak aurkeztuko dituzte.
Ikuskizunerako sarrerak 2 euro balio du, eta emanaldiaz gozatu nahi dutenek Baztartxon erosi beharko dituzte edota 943-04 49 70 telefono zenbakira deitu beharko du.