Urola Kosta eskualdeko produktuei balioa emateko saio berezia emango du Erlo Telebistak, ostiralean. Urola platerean izeneko saio pilotua Urkome elkartearekin, Iraurgi Berritzen agentziarekin eta Elikagunearekin elkarlanean egin da, eta Urola Gustagarri ekimenak babesten du.
Mireia Galarza UKTko kazetariak gidatuko du saioa, eta Sakona Etxalde Ekologikoko Aiora Etxeberria, Basabe baserriko Jose Antonio Labaka eta Urraki baserriko Xabier Uzkudun ekoizleek, Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak, eta Aitziber Aizpuru dietistak parte hartuko dute. Ekoizle bakoitzak produktuak non eta nola ekoizten dituen azalduko du, Izagirrek produktu horiekin errezeta bat egingo du, eta Aizpuruk kontsumo jasangarria eta elikadura burujabetza sustatzeko gomendioak eskainiko ditu.
Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusi ahalko da saioa Erlo Telebistan.