Bihar, osteguna, Paxira egitasmoaren barruko saio berri bat izango da Azkoitian. Interesa dutenek 10:00etarako Aizkibel liburutegiaren aurrera azaldu beharko dute, eta bi ibilaldiren artean aukeratu ahal izango dute; begiraleek lagunduta egingo dute bidea. Joan zen azaroan egin zuten Paxira egitasmoko lehen saioa, eta hurrengo hileko saioa urtarrilaren 13an, osteguna, izango da.
Paxira egitasmoan Azkoitiko Udalak —Kirol Orientazio Zerbitzuaren bidez—, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak, Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, Azkoitia Lagunkoiak, Caritasek eta Gurutze Gorriak parte hartzen dute, eta ekimenak adineko herritarrei zuzendutako ibilbide osasungarriak ditu oinarri.