Sexu aholkularitzaren inguruko gurasoentzako saioa izango da etzi Elkargunean

Anartz Izagirre

Hainbat gai landuko dituzte saio horretan; esaterako, genero sozializazioan hezkidetzak duen paperaz eta hizkuntza sexistaren erabileraz arituko dira hizketan. 17:30ean izango da saioa.

Abarketatxo ludotekaren eta Artxamendi topalekuaren sexu aholkularitza egitarauaren barruan, Zer da hezkidetza? deituriko saioa eskainiko dute etzi, ostirala, Elkarguneko Oteiza aretoan. Lahia 3.0 elkarteak eskainiko du saioa, 17:30ean hasita, eta hainbat gai landuko dituzte; esaterako, genero sozializazioan hezkidetzak duen papera eta hizkuntza sexista izango dituzte hizpide. Saioa irekia izango da, eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide