Datorren larunbatean, abenduak 18, Ispirit taldeak gospel kontzertua eskeiniko du Azkoitiko Baztartxo antzokian. Hiru abeslarik eta lau musikarik osatzen dute Ispirit, eta gospel-soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko beste abesti batzuez osatutako emanaldia aurkeztuko dute.
Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel pianistarekin elkartu zirenean jaio zen Ispirit taldea. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, blues, soul edo gospel estiloko hainbat proiektutan. Ispirit joera espiritualeko musikan oinarrituta dago eta, batik bat, gospeletik eta souletik edaten du.
Kontzertua 19:00etan hasiko da Baztartxo antzokian. Sarrera 5 euro kostatuko da, eta dagoeneko eskuragarri daude Entradium atarian.