Jone Zabaleta da emakumezkoen mailako Euskadiko Kros Txapelketako txapeldun berria. Gaur, igandea, Amurrion (Araba) jokatu dute Amurrioko III. Krosa, eta korrikalari azkoitiarra izan da probako emakume azkarrena.
Aratz Rodriguezen eta Onditz Iturberen aurretik sartu da Zabaleta Amurrioko helmugan. Lehia estua izan du Zabaletak Rodriguezekin; izan ere, bost segundo eskasera helmugaratu da bigarren sailkatua helmugan. Iturbe, berriz, 22 segundo beranduago sartu da helmugan.
Hona hemen Zabaleta helmugaratu den momentuko bideoa (Amurrioko Krosa):
Senior Femenino/Neskak
— Amurrioko Krosa // Cross de Amurrio (@amurriokokrosa) December 12, 2021
Helmuga/Meta#iiiamurriokokosa #iiicrossdeamurrio pic.twitter.com/LzkF1HEEGe