Gros eta Hondarribia-Marlaxka xake taldeak txapeldun, 2021eko Gaztedi txapelketako finalean

Andoni Elduaien 2021ko abe. 12a, 13:49

2021eko Gaztedi xake txapelketa jokatu dute gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gipuzkoako 120 gaztetxok parte hartu dute finalean. Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldea seigarren sailkatu da handien mailan.

2021eko Gaztedi xake txapelketaren finala jokatu dute gaur, igandea, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Garaipena Gros A taldearentzat izan da handien mailan, eta Hondarribia-Marlaxka nagusitu da txikien mailan. Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldea, bere aldetik, seigarren sailkatu da handien mailan.

24 taldetan banatuta, 120 xake jokalarik parte hartu dute Gurean jokatu den finalean. Goizean goizen hasi da lehia frontoian, eta 13:30ean amaitu dute azken xakelariek. Finala, beste urte batez, bi mailatan banatu dute: handiak eta txikiak. Handietan, Gros A sailkatu da lehen postuan, Hondarribia-Marlaxka bigarren eta Gros C hirugarren. Txikietan, berriz, Hondarribia-Marlaxka A izan da lehena, Bidasoa A bigarrena eta Gros A hirugarrena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide