Datorren asteburuan bi ikastaro eskainiko dituzte Elosua auzoan. Larunbatean, abenduak 18, basoko landareak aurkitzen eta horiek sukaldean nola prestatu behar diren azalduko du Gaizka Menak, eta igandean, abenduak 19, ezkurrei buruz hitz egingo du Asier Bastarrikak.
Basoko landareei buruzko ikastaroa Elosuako abadetxean egingo dute larunbatean, 09:30etik 18:00etara bitartean. Gaizka Menak basoan egon ohi diren belarrak detektatzen eta horiek sukaldean nola prestatu behar diren azalduko du. Informazio gehiago nahi duenak 606 60 08 09 telefono zenbakira deitu beharko du. Halaber, telefono zenbaki horretara deitu beharko da tailerrean izena emateko.
Igandean, berriz, ezkurrak sukaldean nola landu eta nola erabili daitezkeen azalduko du Asier Bastarriakk Elosuako abadetxean; 10:00etan hasiko dute saioa. Proposamen praktikoak egingo ditu Bastarrikak, eta ezkur kafearekin eta jateko mokadutxoarekin dastaketa egingo dute. Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira, eta tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, 688 92 00 86 telefono zenbakira deitu beharko da.