ISBren talde nagusiak esku hutsik itzuli dira etxera

Andoni Elduaien 2021ko abe. 11a, 18:53

Juaristi ISBko jokalariak, Caceresen. (Argazkia: Luis Cid/Caceres)

Juaristi ISBk hamar puntugatik galdu zuen atzo Caceresen (Extremadura, Espainia), eta Azkoitia-Azpeitia ISBk puntu bategatik erori da gaur, Paternan (Valentzia, Herrialde Katalanak).

Iraurgi Saski Baloiaren lehen bi talde nagusiek emaitza kaskarrak erdietsi dituzte asteburuan. Juaristi ISBk atzo, ostirala, Caceres Patrimonio de la Humanidad taldearen aurka jokatu zuen Caceresen (Extremadura, Espainia) Urrezko LEB ligako 11. jardunaldiko partida; 79 eta 69 galdu zuen Iñaki Jimenezen mutilek. Azkoitia-Azpeitia ISBk, aldiz, gaur, larunbata, jokatu du LF Challenge ligako 14. jardunaldiko partida, Nou Basquet Paterna taldearen aurka. Andoni Lazkanok zuzentzen duen taldeak puntu bategatik bategatik galdu du, Paternan (Valentzia, Herrialde Katalanak).

Juaristi ISBk ezinhobeto ekin zion partidari, lehen laurdena 18 eta 25 amaituta, baina bigarren laurdenean etxeko taldeak markagailua irauli egin zuen; ISBk 26 puntu jaso zituen, eta erdiak saskiratu. Atsedenaldiaren bueltan, Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak hortzak erakutsi zituen Caceresen, eta errenta lau puntura murriztea lortu zuen. Azkeneko hamar minutuetan, ordea, etxeko taldea sendo agertu zen, eta ez zion aukera gehiegi eman ISBri. 

Azkoitia-Azpeitia ISBk, aldiz, ezin izan dio asteazkenean lortu zuen denboraldiko bigarren garaipenari jarraipenik eman. 64 eta 63 galdu du Andoni Lazkano entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak gaur, Paternan. Marguerite Effak bere eskuetan izan du azken segundoan garaipena eskuratzeko saskiratzea, baina ez du jaurtiketarekin asmatu. Aho zapore garratzarekin egingo dute ISBko neskek etxerako bidaia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide